LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO IKASLEAK ZINEMAN

Asteazkenean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak herriko zinemara joan ginen BRAM BARRABAS filma ikustera.

Ikusi genuen filmak Bram Barrabas du izena. Istorio dibertigarri eta hunkigarria da, oso mugikorra eta irudimentsua den mutiko bati buruzkoa. Bram 6 urteko haur bat da eta eguneroko bizitzan abentura desberdinak bizitzen ditu, bai familian bai eskolan, eta hazten doan heinean bere emozioak eta ingurunea ulertzen saiatzen da.


Bertan, proiekzioaz gozatu genuen, protagonistaren egoerekin barre egin genuen eta gure ikaskideekin une hunkigarriak partekatu genituen. Filma ikusi ondoren, gehien gustatu zitzaigunari buruz hausnartu genuen.


Arratsalde oso dibertigarria pasatzeaz gain, aniztasunari buruz hausnartzeko aukera izan genuen, pertsona guztiak ez garela berdinak ulertuz eta bakoitzak pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko bere modua duela ohartuz.