LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKO IKASLEAK TABAKALERAN

Lehen Hezkuntzako 3. mailak esperientzi polita izan zuen Tabakaleran.

Urtarrilaren 13an 3.mailako ikasleak Tabakalerara joan ziren performance saio bat egitera. Oso ongi pasa zuten ikasleek baita beraiekin joan ziren irakasleek ere. Bertan COVIDaren inguruko euren emozioak azaleratzeko modu oso berezi bat erakutsi zieten. Asko ikasi zuten! Tabakalerako Instalazio guztiak  bisitatu zituzten eta izugarri gustatu zitzaizkien. Bertako liburutegira joatera animatzen zaituztete 3. mailako ikasleek, oso gauza bereziak daude eta!