LEGEBILTZARREKO HEZKUNTZA BATZORDEAN EGAPE HIZPIDE

Legebiltzarrean, Egape BHIko eraikinaren inguruko legez besteko proposamena aztertu da abenduaren 14an.

 

EgapeTIK albistegi digitaleko 83. alean informatu genizuen moduan, abenduaren 1ean, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko kideak bertaratu zitzaizkigun ikastolara, aurrez luzatu zitzaien gonbidapenaren ondorioz. Honela, Bigarren Hezkuntzako eraikina bisitatu eta gero Lekaio kultur etxean, elkartu ginen udal ordezkariak, legebiltzarkideak, guraso elkarteko kideak eta zuzendariak. 

Honen ildotik, abenduaren 14an, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko kideak Egape ikastola BHI-ko eraikinaren inguruan eztabaidatzeko bildu ziren. 

Alderdi guztiek aho batez onartu zuten EH Bildu koalizioak egindako proposamena, hain zuzen ere, Urnietako Udalari eta Hezkuntza Sailari Egape ikastolako eraikina lehenbailehen egitea.

BILLERAREN BIDEOAK IKUSGAI