LAU URTEKO HAURRAK HERRIKO DENDAK EZAGUTZEN.

Maiatzaren 7an herri bira egin zuten bertako dendak ezagutzeko.

Maiatzaren 7an,  ostiralarekin, 4 urteko haurrak herriko dendak ikustera joan ziren bere tutoreekin.

Frutadendak, arropa denda, okindegiak, arraindegia, harategia, loradenda… Idiazabal kalean dauden hainbat denda ikusi zituzten  eta horietako batzuk haurrentzat ezagunak izan arren, ezagunena guztientzat txutxe denda izan zen.

Herriko paseoa eman ondoren goiza bukatzeko Matxo aurreko parkean gustura ibili ziren jolasean.