LANBIDEAK EZAGUTZEN

Gurasoak irakasle lanetan ibili dira

Lanbideak landu ditugu bigarren mailan. Gertuagotik ezagutzeko, familiak gonbidatu genituen haien lanbideari buruzko xehetasunak emateko. Gonbiteari kasu eginez, guregana hurbildu ziren eta oso gauza interesgarriak ikasi ditugu. Ikasteaz gain, oso arratsalde polita pasa genuen oso giro onean. Mila esker!!