LA CAPSULE TEMPORELLE

DBH 2. mailako frantseseko ikasleek oso proiektu interesgarria egin dute 2. ebaluazioan.

 

Ebaluaketa honetan, hautazko jakintzagaia “frantsesa” aukeratu duten ikasleek “Capsule temporelle” (denbora-kapsula) deritzon proiektua osatu dute. 

Denbora-kapsula hermetikoki itxi dugun kutxa bat da. Bertan, ikasleek gaur egungo informazio eta objetu adierazgarriak sartu dituzte eta 15 urte barru Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako 2.mailako frantseseko ikasleek kutxa irekitzeko aukera izatea nahiko genuke. Gure helburuetako bat, etorkizuneko belaunaldiei gaurko gizartearen eta egunerokotasunaren berri ematea da.

Taldeka bilduz, ikasleek euren buruaren aurkezpena egin dute, eta frantsesez idatzitako mezu batean, orainaldiaren berri eman dute, egungo gertakari historikoak, berrikuntza teknologikoak, moda, musika, zinema tendentziak, eta abar aipatuz. Era berean, kutxan orainaldiaren adierazgarri diren objektuak ere sartu dituzte (musuko bat, QR kode bat…). 

Kutxatxoa zuzendaritzan jasoko dugu eta 15 urte barru, ikastolako frantseseko ikasleek kutxa irekitzeko aukera izango dute eta iraganeko ikasleen berri izango dute. Gaur egungo ikasleek beren datuak ere sartuko dituzte kutxan, etorkizuneko ikasleek beraiekin harremanetan jarri nahiko balute, aukera hori izan dezaten.