KULTUR ANIZTASUNA ABERASTASUNA DA

Agenda 2030tik hainbat jarduera eraman ditugu aurrera Kultur Aniztasunaren inguruan sakontzeko.

Gero eta argiago dugu zer den Kultur Aniztasuna, eta honekin batera, ondorio argi bat atera dugu: aberastasuna da. Jakin nahi nola landu dugun gai hau? 
Ipuin kontaketak, herrialde ezberdinetako elikagaien dastaketa, “kaixo” hizkuntza ezberdinetan aztertzea, hiztegia, kultur aniztasunaren txokoa eskolan sortzea… Eskolan dauden jatorri ezberdinak oinarri hartuta bidaia zoragarria egin dugu kultura eta ondAre ezberdinen paisaietatik.