KULTUR ANIZTASUNA ABERASTASUNA DA

"Kultur aniztasuna aberastasuna" horma-irudia sortu dugu Agenda 2030 lan-taldetik.

Aurten hasita, bi urteko begiradarekin, eskolan lantzen ari garen  Garapen Jasangarrirako Helburuarekin (11.GAIA: KULTUR ANIZTASUNA)  lotuta, eskolako kultur aniztasunaren mapa osatu nahi izan dugu, gure errealitataren jabe izan eta aniztasunaren balioaz jabetzeko.

Horma-irudian, gelaz gelaz burututako galdetegietatik ateratako datu bilketa egin ondoren, Egape ikastolan 16 herrialdeko familiak ditugula ondorioztatu dugu. Mapa mundi batean herrialdeak identifikatu ditugu eta gainera 11 hizkuntzetan "Kaixo" hitza idatzi dugu. 

Datorren  maiatzaren 22an, eskolarteko foroa dugu eta bertan, Egape Ikastolako eko-ordezkariek Urnietako kultur aniztasunaren inguruko ondorioak, konpromisoak eta proposamenak partekatuko dituzte. Aurten beraz, diagnosia burutu dugu eta datorren urtean esku- hartzeari helduko diogu bai eskola eta bai herri mailan. Aurreratzen dizuegu kultura  ezberdineko pertsonen artean harremanak sendotzeko interesa erakutsi dutela gure ikasleek. Jarraituko dugu kultur aniztasunaz aberasten!