KORRIKA EGUNA URNIETAN

Martxoraren 23an Korrika eguna antolatu du Korrika Batzordeak

Martxoaren 23a egun berezia izango da Urnietako euskaltzaleentzat. Korrikaren 23. edizioak herriko auzo eta kaleak zeharkatuko baititu arratsaldeko 16:30ak inguruan. Aurretik, ordea, festa giroa nabarmenduko da herrian goizean goizetik. Egape Dantza Taldeak emango dio hasiera dantza saioarekin, musika eskolako lagunek ere musikaz girotuko dute herria eta Poxta Zaharreko kideek bertako produktuekin dastaketa egingo dute.

16:30ak inguruan, Euskararen aldeko lasterketa erraldoia Urnietara iritsiko da Andoain aldetik. Egape Ikastolako kilometroa, 2468a, Elkarteen Etxe parean (Denda-berri taberna) hartuko dugu 16:45ean eta plazaraino iritsiko gara euskararen aldeko aldarrikapena duen lekukoa eramanez. Egape Ikastolako komunitate guztia gonbidatuta zaudete, Egapeko zapia lepoan jantzita,  gure kilometroan parte hartzera euskararekin bat eginez.

Arratsaldean ekintzek eta sorpresek jarraipena izango dute. Hortaz zu ere, BATU KORRIKARI!!