KONTSUMOBIDEREKIN ELKARLANEAN ARITU GARA DBHn

DBH 2. eta 3. mailetako ikasleek kontsumoaren inguruko lanketa egin dute.

 

DBH 2. mailako ikasleek apirilak 17an energiaren eta kontsumo jasangarriaren inguruko hausnarketa egiteko aukera izan zuten Kontsumoko Euskal Institututik etorritako formatzailearekin. Energia zer den, energia motak eta erabilera arduratsua egiteko gakoak ikasi zituzten jolasen bitartez eta modu dibertigarrian.

DBH 3. mailako ikasleek, aldiz, Kontsumobidek Intxaurrondon duen egoitzan izan ziren apirilaren 20an. Bertan hitzaldi bat jaso zuten eta ginkana bat burutu zuten. Bederatzi proba pasa zituzten egoera erreal bat simulatuz: bakoitzaren beharretara egokitutako telefono mugikorra eta konpainia kontratatu zuten, iritsitako faktura interpretatu zuten eta desadostasunen aurrean erreklamazioak jartzeko pausuak ikasi zituzten.