KONTSUMITZAILE KRITIKO ETA ARDURATSUAK IZAN GAITEZEN!!!

Gabonak gainean ditugu eta eta honekin gure kontsumo-ohiturak itzuli dira. Kritiko eta arduratsu jokatzeko momentua dela uste dugu.


 

Alde batetik, azken urteotan online erosketek gora egin dute eta egoera hau gogortu egin da Covid-19a dela eta, horrek komertzio txikietan krisi handia sortu du. Bestetik, publizitate kanpainek estereotipoz beteriko irudia islatzen dute eta ez dute laguntzen benetako berdintasuna lortzen. Etxean jaso duzuen posterrak erakusten du arazo horiei aurre egin nahi diegula.

4. mailako ikasleek honako hau diote Urnietako merkataritza sustatzeko idatzi duten gutunean:

“Arazo honen aurrean aurrerapauso bat ematea eskatzen dugu, hau da, komertzio txikietan erostera itzuli behar dugu, gure herriari indarra emateko. Badakigu gero eta errazagoa bihurtzen ari dela erosketak online egitea, baina denok herriaren etorkizunean pentsatu behar dugu eta bertako produktuak erostera bultzatu.”

Egin diezaiegun kasu gure gazteei eta saia gaitez herrian erosten; Urnietak ere bizi nahi du! Eta ondo bizi nahi du. Zain ditzagun erosteko ohiturak eta kontsumitzeko ohiturak. Oreka bila dezagun; horrela ongi jokatuko dugu.

Egia da ere komunikabide eta publizitatearen mezuak aldatzea ez dagoela gure esku, baina bai haien aurrean kritiko jokatzea.

Ikastetxetik kontsumo arduratsua egitera animatzen zaituztegu. 

Hemen dituzue gabonetako opariak egiteko ideia eta proposamen batzuk.

EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON!