KOMIKIGINTZAZ IKASTEN UNAI GAZTELUMENDIREKIN

Asteazkenean Unai Gaztelumendiren bisita jaso genuen 3. mailako ikasleok eta hitzekin eta irudiekin jolasean aritu ginen.

 

Euskara arloko zereginetako bat euskal idazle edo ilustratzaileren baten biografia idaztea da, ondoren idatzi horri komiki formatua emateko. Baina, nondik eta nola hasi komiki bat egiten? 


Horregatik, Unai Gaztelumendiri laguntza eskatu diogu eta gustura izan gara haren gomendio, aholku eta bere ilustratzaile eta bertsolari ibilbidea entzuten eta ezagutzen. Benetan lagungarriak haren hitzak!