KIMU PROIEKTU BERRIA LH 1. MAILAN

Aurtengo ikasturtean aldaketa berriak izango ditugu Lehen Hezkuntzako mailetan.

Ikasmaterial berria dute eskuartean 1. mailako ikasleek, KIMU materiala, hain zuzen ere. Ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea helburu duen proposamen didaktikoen bilduma da KIMU. Hiru proposamen didaktiko garatzen ditu KIMU proiektuak: Erronkak, Matematika eta Euskara. Hiru proposamen hauen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna zaintzen dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi globaletik diseinatzen laguntzeko. Martxan gara proiektu berri honetan buru belarri.