KALITATEA HEZKUNTZAN SAREKO KIDEENTZAT FORMAZIOA EGAPE BHIN

Ihintza Erremundeguy Beloki Euskara arloko irakasleak, Ikasketa zerbitzua bitartez Tokiko komertzioa sustatzeko egindako proiektua azaldu die Kalitatea hezkuntzan sareko hainbat irakasleri

Egape BHI Ikastola 2007.urtetik Kalitatea Hezkuntzan sareko partaide da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren oniritzia eta babesa duen ikastetxe publikoen sarea.

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren bidez (KKS), ikastetxearen antolaketa eta ikastetxean egiten ditugun jarduera guztiak prozesuetan antolatzen ditugu, hezkuntza komunitateko etengabeko hobekuntza dugularik helburu. Bestalde, etengabeko formazioa gauzatzen dugu gure profesionalen artean egunerokotasunean berrikuntzak hedatzeko.

Kalitatea Hezkuntza sarean izan dugun ibilbidean, azken lorpena Kudeaketa aurreratuaren ziurtagiria lortzea izan da, ikasturte honetan bertan, hain zuzen ere.

Aurten, ikasturtero bezala, otsailean astebetez sarean partaide garen hainbat ikastetxek ateak irekitzen ditugu, praktika pedagogiko eredugarriak partekatzeko beste sarekideekin: “Teoriatik praktikara”.

Otsailak 12an, Ihintza Erremundeguy Beloki lankideak, Euskara arloan gure ikastetxeak egindako praktika ona azaldu die sarekideak diren beste ikastetxetako hainbat irakasleri. Egapeko praktika ikasketa zerbitzuaren bitartez Tokiko komertzioa sustatzeko kanpaina izan da. Azalpena arrakastatsua eta eredugarria izan da eta bertaratu diren entzuleak txundituta gelditu baitira ikastolan egiten den lanarekin.