KAHOOT EUSKALDUNA

Egape Ikastolako Euslider taldeak Kahoot euskalduna antolatu du Bigarren Hezkuntzako ikasleriarentzat.

 

Egape Ikastolaren ardatz naguisitzat euskara indartzea dugu, ezagutzatik hasi eta erabilerara iristeraino. 

Ikasturte honetan hainbat ekimen burutu ditugu euskararen normalizazioan eragiteko, besteak beste,  Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin,  Eusliderrak tailerra  DBHko 3. mailako ikasleekin.

Ez-ohiko kasturte honi amaiera emateko, ostegun goizean  Kahoot euskalduna antolatu dugu. Bertan, Eusliderren taldea on-line bidez saioa dinamizatzen aritu dira irakasleen laguntzarekin. Goizeko 10:00etan DBH 1. eta 2. mailako ikasleek, bakoitzak bere etxetik parte hartzeko aukera izan dute eta 11:30etan, berriz, DBH 3. eta 4. mailakoek. Gainera, sari ezin aproposagoak  banatu dituzte irabazleen artean.

Jarduera erakargarri honen bidez euskararen erabilera indartzeko aletxo bat gehiago ipini dugu. Zaindu dezagun gure hizkuntza!