JUST DANCE EUSKARAZ

Egape ikastola DBH 1. mailako ikasleak JUST DANCE plataforman protagonista.

 

DBH1eko ikasleek Komunitate Proiektua jakintzagaian dantzarako euskal bideoak egin dituzte. Ikasgai berria dugu hau DBH 1 eta 3. mailetan eta bere xede nagusiena komunitateari zerbitzua eskaintzea da ikasketa zerbitzua metodologiaren bitartez..

Gure gaztetxoek, orain arte JUST DANCE dantza bideoak ikusten eta dantzatzen zituzten, baina beti ingelesezko kantak izaten ziren. Gaurtik aurrera, ikasle hauei esker, euskal gizarteak 4 bideo izango ditu euskal abestiekin gozatu eta dantzan ibiltzeko.  En Tol Sarmientoko 3 kanta eta Bulego taldearen kanta bat ekoiztu dituzte eta youtuben Egape ikastolako kanalean zabaldu dituzte. Era honetan gure ikasleek eta nahi duen guztiak euskal kantekin youtuben dantza egin ahalko dute. 

Bideoak: