JUAN ULACIA DBH-KO ATEZAINAREN ERRETIROA

Bost urte egin ditu Juanek Egapen eta agur esateko unea iritsi zaio.


Azken urteetan DBHko eraikineko sarreran topatu izan dugu Juan. Prest izan dugu beti laguntza emateko, ikasleei baloiak eman edota takiletako giltzek sortzen zituzten arazoak konpontzeko zizalla eskuan hartuta. Gelak atontzen ibili zaigu, mahaiak gora, aulkiak behera… dena prest eduki izan du ikasleak geletara etorri aurretik. Era berean, irakasleei fotokopiak atereaz, enkarguak eginez, materiala, giltzak eskuratuz…lana erraztuz ibili zaigu.

Orain, erretiroaren garaia iritsi zaio, etapa berri bat bizitzan bizi eta disfrutatzeko. 

Egape Ikastolaren izenean ZORIONAK!