JOLASPARKEAN ANTZERKIAK

Aurtengo egoera dela eta, formula berriak asmatu behar izan dira antzerkia egiteko.

Urtero bezala, aurten ere, LH2 eta 4. mailako ikasleek astero egiten dute antzerkia Joxemai Berasategirekin.

Ez dute lan erraza izan, musukoak, garbiketa, aireztapena… baina lortu dute emanaldi xumeak prestatzea ikastolako beste ikasleentzat.

Eguraldia aprobetxatuz, gure jolasparke berria bihurtu da eszenatoki eta bertan eskaintzen ari dira antzerkiak, aire librean.

Gure artistek laster eskainiko dizkiete familiei gogo handiz prestatutako emanaldiak segurtasun-neurri guztiak zainduz.