JOLAS ETA SOLAS

Egape Ikastolan 5 eta 6 urte bitarteko haurrekin euskara sustatzeko aurrera eramaten dugun egitasmoa da.

Egitasmo honen helburu orokorra ikastolako jolas-garaiak aprobetxatuz haurrekin euskara indartzea da, euskaraz jolasteko ohitura bultzatuz.

Jolasa ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da.

Euskaraz jolas egiten ondo pasatzen dute haurrek, gustura sentitzen dira eta jarduera dibertigarriekin lotzen dute euskara. Egitasmo hau Ttakun aisialdi taldeak gidatzen du udalarekin elkarlanean.