IZTUETA ESNEKIAK EZAGUTZERA

LH 3. mailako ikasleak Lazkaomendin Iztueta baserrian.

LH 3. mailako ikasleak Osasunaren gaiari amaiera emateko, bertako produktuen garrantziaz aritu gara lanean. Hori horrela, Lazkaomendin dagoen Iztueta baserrian egiten dituzten esnekiak nondik datozen bertatik bertara ezagutzera joan gara.

Bertan, Mariajek baserriaren atarian ongi-etorria egin digu eta ondoren, bisita abiatu dugu. Lehenik, aretoan bideo baten laguntzarekin, baserriaren eta euren behien inguruko informazioa jaso dugu. Ondoren, ukuilura joan gara eta azalpenekin batera, behi, txekor eta idiak ikusi eta belarraz elikatu ditugu, baita larrera nola joaten diren ikusi ere. Eta nola ez, behiak nola jeizten dituzten robot baten bidez ikusteko aukera ere izan dugu. Bisitarekin amaitzeko, bertako batido gozoak dastatu ditugu.

Zenbat gauza ikasi ditugun behiei buruz!!