ITXASO VELEZ, IKASLE-OHIA, EGAPERA ETORRI ZAIGU

Gure artean bizitako esperientziak eskertuz, bere ezagutzak partekatu nahi izan ditu Egaperekin.

 

Heziketa Fisikoko saioan, bisita berezia izan dugu: Itxaso Velez ikasle ohia gurekin izan da. Gaur egun Kiroletako Erdi Mailako Zikloa amaitzen ari da, eta bere esperientzia eta ezagutzak partekatu nahi izan ditu DBH 2. mailako ikasleekin.

Saioan zehar, lehen sorospenen inguruko oinarrizko kontzeptu eta teknikak landu ditugu. Besteak beste, bihotz-biriketako suspertzea (RCP), Heimlich maniobra eta albo-segurtasuneko posizioa (PLS) azaldu eta praktikatzeko aukera izan dute ikasleek. Jarduera oso dinamikoa eta parte-hartzailea izan da, eta guztiok interes handiz jarraitu dugu saioa.

Halako ezagutzek garrantzi handia dute, eguneroko bizitzan sor daitezkeen larrialdi egoerei aurre egiteko tresnak eskaintzen baitituzte. Eskerrak eman nahi dizkiogu Itxasori bere denbora eta jakintza gurekin partekatzeagatik.