ITSASOA

ITSASOA gaia lantzen ibli gara 3 urtekoak. Eta zeinen pozik!

Gauza mordoa ikusi, egin eta ikasi ditugu. 

  • Ezetz asmatu zenbat bihotz dituzten olagarroek? 
  • 8? 
  • Ez! 8 garro dituzte baina 3 bihotz!  

Mila bederatziehun eta lehenengo urteko maiatzaren 14. egunean arrantzatu zuten balea ia ia txiki geratu da guk sortu dugunarekin alderatuz… Begira argazkiak! 
Eta olatuz olatu, hara! Aquariumeraino eraman gintuen Kantauri itsasoak. Egun pasa polita egin genuen elkarrekin Donostian, itsasoaren altzoan, udaberriko usain goxoekin!