IRTEERA DONOSTIARA

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Realaren estadioa eta Donostiako Aquariuma bisitatu ditugu.

LHko 4. mailako ikasleek irteera berezi batean parte hartu dugu Amets Bat proiektuaren barruan, Real Sociedad klubak antolatuta.

Goizean Reale Arena estadioa bisitatu genuen. Bertan, zelaiaren hainbat gune ezagutu genituen, klubari buruz gehiago ikasi genuen eta futbolaren barruko mundua nolakoa den ikusi ahal izan genuen.

Ondoren, irteera Aquariumean jarraitu genuen. Han itsasoko animalia eta espezie ugari ikusi genituen, eta ozeanoei buruzko gauza interesgarri asko ikasi genituen.