IRTEERA ARRIKRUTZ KOBAZULORA

Aste honetan, DBH 1. mailako ikasleak Oñati inguruan, Aizkorri-Aratz mendilerroan kokatzen den Arrikrutzeko kobazuloan izan dira.

 

Eskolan geologiako edukiak landu dituzte, planetaren osaera geologikoa, harrien osaera eta motak, erliebearen eraldaketa etab. Eragile geologikoak lantzerakoan ur-azpiko uren jarduna nola gertatzen den ikasi dute eta irteera honetan, naturan milaka eta milaka urtetan gertatzen diren prozesu geologiko horien ondorioak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. 

Lehenik harri mota desberdinak ikusteko aukera izan zuten eta kobazuloaren barruan, paisaia karstikoa ezagutzeko parada ere. Bertan, mendian barnean sartzen den Arantzazu erreka ikusi zuten, urez gainezka hain zuzen ere, eta honek leizearen barnean eragindako egiturak, estalaktitak, estalagmitak, putzuak… Kobazulo honetan aurkitu den leizeetako lehoiaren hezurdura ere ikusi zuten.

Egun euritsua izan arren,  gelako edukietan sakontzeko aukera polita izan zen ikasleentzat.