IRAKURZALETASUNA SUSTATUZ

Irakurketa konpetentziak duen garrantzia ikusita, gure ikastetxean azken bi urteetan etengabe formatzen ari gara alor honetan.

Duela bi ikasturte Jabier Azpitarteren eskutik jaso genuen lehen formazioa HH-LHko irakasle guztiok. Honen haritik, HH eta LHko irakasleez osatutako irakurketa lan taldea osatu eta formatzen jarraitzen dugu. LH osoan bikoizketak egiten ditugu eta bestalde, formazio saioetatik jasotakoa aplikatzen dugu. Honela, kontzientzia fonologikotik abiatuz, datorren ikasturterako gure lan ildoak zehaztuko ditugu HHtik LH osora. 

Irakurtzearen garrantzia eta irakurtzea gozamena badela erakusteko, irakurzaletasuna bultzatu asmoz, apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna aitzaki hartuta, hainbat ipuin kontalari gonbidatu genituen ikastetxera. Lehenik, apirilaren 16an Maite Franco izan genuen LH2tik LH5erako ikasleekin. Ondoren, apirilaren 20an, Nerea Loyola LH6ko ikasleekin “Idazleak eskolan” ekimenaren barruan eta azkenik, apirilaren 23an, Ane Labaka HH3tik LH1era bitarteko ikasleekin. 

Hiru idazleek irakurketa saio bikainak eskaini zituzten eta gure ikasleei irakurtzen oso ongi pasa daitekeela garbi geratu zitzaien.

Eskerrik asko hirurei! Plazer bat izan da zuei entzutea.