IRAKURZALETASUNA LANTZEN DBHn

DBHko ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko hainbat ekimen aurrera eraman ditugu.

 

Duela lau ikasturte gure Hizkuntza proiektua osatzeko, irakasleok irakurketaren ulermenaren inguruko formazioa jaso genuen eta Irakurketa Plana osatzeari ekin genion. Egape Ikastola BHIko Irakurketa planean arlo guztietan irakurmenaren ulermena lantzeko testuak prestatuta ditugu.

Azken asteetan hainbat ekimen martxan jarri ditugu irakurzaletasunaren atalean beste koxka bat aurrera egiteko eta gure hizkuntza proiektua goi mailara eramateko. Honela, Bigarren Hezkuntzako 2. mailan gaztelaniako arloan Agatha Christieren “Diez negritos” liburuaren irakurketa egin ondoren pizarra poliziala proiektua egin dute. 3. mailan, berriz,  euskara arloan Goiatz Labandibar idazlearen “Fotogramak” liburua irakurri ostean, idazle bera izan dugu gure artean ikasleekin batera tertulia literarioa egiten.