IRAKURKETA SAIOAK LH 5.MAILAN

“Palabras de caramelo” liburuaren irakurketa eta lanketa egin dute 5.mailako ikasleek.

Hiruhileko honetako irakurketa saioetan, "Palabras de Caramelo" liburua irakurri dugu 5.mailako ikasleek. Liburua asko gustatu zaigu, eta honen inguruan zerbait lantzea okurritu zitzaigun. Protagonista, ume gor bat da. Hori horrela izanik, pertsona gorren inguruan gauzatxo batzuk ikasi genituen, horien artean, zeinu hizkuntzan geure izena adierazten. Hona hemen ikasi dugunaren bideotxo bat.