IRAKURKETA OHITURAK SUSTATZEN EGAPEN

Badira ikasturte batzuk, bederatzi hain zuzen ere, Egape BHIn Irakurketa Plana martxan jarri genuela, hiru helburu nagusirekin: irakurtzen ikasi, ikasteko irakurri eta irakurzaletasuna bultzatu.

Hiru alor horiek lantzeko plangintza zehatza jarraitzen dugu ikastetxean, baina badugu irakurzaletasuna eta ohitura sustatzeko jarduera berezia: goizero, lehen saioan, ikasleek 15 minutuz irakurtzen dute haien gustokoa den edozein irakurketa (komikiak, liburuak, aldizkariak…). Jarduera hau iaz jarri genuen abian DBH 1 eta 2 mailetan, eta ikusirik izan zuen arrakasta, ikasturte honetan maila guztietara zabaldu dugu. Horrela guztiok,izan ikasle zein irakasle, tarte lasai eta goxo batez hasten dugu eguna.

 

Jakin badakigu zenbat eta gehiago irakurri ikasleen ulermena, ezagutza, pentsamendu kritikoa, arrazoitzeko gaitasuna eta haien ikaskuntza prozesuan garrantzizkoak diren beste hainbat aspektu hobetzen direla.

 

Jarduera bereziki interesgarria izaten ari da, eta ikasleak gogoz eta interesez ari dira irakurtzen. Modu honetara ikasleen irakurketa ohituretan eragingo dugu eta haien irakurzaletasuna bultzatu.