IRAKURKETA OHITURAK SUSTATZEN EGAPEN

Eguna hasteko, irakurketa apur bat.

 

Badira ikasturte batzuk, zortzi hain zuzen ere, Egape BHIn Irakurketa Plana martxan jarri genuela, hiru helburu nagusirekin: irakurtzen ikasi, ikasteko irakurri eta irakurzaletasuna bultzatu.

Hiru alor horiek lantzeko plangintza zehatza jarraitzen dugu ikastetxean, baina ikasturte honetan plangintza hori borobiltzeko asmoz, horietako aspektu batean, irakurzaletasunean hain zuzen, modu berezian eragin nahi izan dugu. Horretarako, jarduera berria sortu dugu ikasleekin: egunero eta edozein jakintzagaian ikasleek goizeko lehen saioan 15 minutuz irakurtzen dute haiek aukeratutako testuren bat, komikiak, liburuak, aldizkariak…

Jakin badakigu zenbat eta gehiago irakurri ikasleen ulermena, ezagutza, pentsamendu kritikoa, arrazoitzeko gaitasuna eta haien ikaskuntza prozesuan garrantzizkoak diren beste hainbat aspektu hobetzen direla. 

Jarduera bereziki interesgarria izaten ari da, eta ikasleak gogoz eta interesez ari dira irakurtzen. Modu honetara ikasleen irakurketa ohituretan eragingo dugu eta haien irakurzaletasuna bultzatu.