IRAKURKETA DRAMATIZATUA: “LA CASA DE BERNARDA ALBA”

DBH 4.mailako ikasleen irakurzaletasuna sustatzen aritu dira Gaztelaniako saioetan.

 

 

Egape Ikastolako Hizkuntza Proiektua eta bere barnean daraman Irakurketa Planak, besteak beste, bi helburu lortu nahi ditu, batetik, irakurzalertasuna bultzatzea eta bestetik, irakurriaren ulermena lantzea. Bi helburu horiek lortzeko plangintza zehatza dugu proiektuan txertatua DBHko maila eta jakintzagai guztietarako. 

Oraingoan, lanketa berezi bat egin dute gure gaztetxoek Gaztelaniako jakintzagaian. XX. mendeko literatura landu ondoren, Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba liburua irakurri dute. Gelan irakurketa dramatizatua egin ondoren, taldeetan Lapbook desberdinak sortu dituzte, obraren pasarte eta sinbolo esanguratsuenak islatuz. Jarduera hau burutzean ikasleek irakurketarekin gozatu dute eta horren testigu izan gara.