IRAKASLEAK IKASTETXETIK LANEAN

Ekainaren 1etik aurrera irakasleak ikastetxetik telelanaren bidez lanean jarraitzen dugu.

 

Gure ikastetxean poliki- poliki “normaltasunerantz” gerturatzeko pausuak ematen ari gara.

Maiatzaren 25ean, DBH 4. mailako ikasle batzuk ikastetxean errefortzu klaseak jasotzen hasi ziren irakasle ezberdinen eskutik. Aste honetan, berriz, irakasle guztiak, arrazoi ezberdinengatik baimena dutenak izan ezik, ikastetxetik ari gara lanean telelanaren bidez, beharrezkoak ditugun segurtasun neurriak hartuz.

Ikasturte amaiera gerturatzen ari zaigun honetan gogoan ditugu ohiko legez ospatzen ditugun Aste kulturala eta Egape eguna. Aurten ordea, COVID-19 izurritea dela eta ezinezkoa izango zaigu modu berean ospatzea. Hala ere, Ikastolako ibilbidea bukatuko duten ikasleei modu xume batean agurra egingo diegu diploma banatuz DBHko eraikinean, Azkorte kalean.

Datorren ikasturteari begira oraindik jarraibiderik ez dugunez, ezin dugu aurrikusi nola hasiko dugun 2020-2021 ikasturtea. Hauek jaso bezain laister ikasturte berria antolatzeari ekingo diogu eta jakinaren gainean jarriko zaituztegu.