IRAKASLE TALDEA ETENGABEKO FORMAZIOAN

DBHko irakasleek Tratu onen eta Hezkidetzaren inguruan formazioa jaso dugu Harremanak Elkartearen eskutik.

 

Maila guztietako ikasleek eta familiek, urrian, Harremanak Elkarteak zuzendutako formazio saioak izan zituzten heziketa afektibo-sexuala, hezkidetza eta tratu onen inguruan. 

Oraingoan, irakasleen txanda izan da. Asteazken arratsaldean, tratu onak eta hezkidetza sustatzeko saioa izan dugu. 

Harremanak taldeko aditu bezala, Eneko Sarasua Garcia izan dugu; psikologoa, berdintasunean, generoan eta hezkuntzan espezializatua dena. Enekok, pertsonak aintzat harturik, irakasleen eta ikasleen artean sortzen diren zailtasun edo erronken aurrean hainbat baliabide jarri dizkigu eskura. 

Prestakuntzak oso balorazio positiboa jaso du irakasleen aldetik, bai edukien kalitateagatik baita ikuspegi praktikoagatik ere. Ezagutzak eguneratzeko, gure jardunaren inguruan hausnartzeko eta estrategia berriak eskuratzeko aukera izan dugu.