IPUIN ANTZERKITUAK INGELESEAN

Liburuaren eguna aitzakitzat hartuta, ekintza ezberdinak burutu dituzte gure ikasleek.

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek “The Bad Tempered Ladybird” ikuskizunaz gozatu dute 4. mailako ikasleen eskutik. HH4ko ikasleek “Brown Bear, Brown Bear” ipuina entzun dute LH5eko ikasleen eskutik eta LH6ko ikasleek “Are you my mummy?” ipuina antzeztu diete HH5eko ikasleei.
Liburuen antzezpena gogotsu prestatzen aritu dira. Eskerrak ematea besterik ez dugu artista eta ikusleei! Zoragarriak zarete!