INSPIRA STEAM PROIEKTUA LH 6. MAILAN

Urri eta urtarril bitartean burutu da proiektua.

Urritik urtarril bitartean 6. mailako ikasleek parte hartu dute Inspira Steam proiektuan non bi astez behin gela bakoitzera emakume zientzilari bat bat etorri da eta estereotipoetatik aldenduz zientziaren mundua ikasleengan hurbildu du, batez ere neskeengan. Ikastolan bi mentora izan ditugu ikasleekin lanean.

Inspira STEAM  proiektu aitzindaria da Euskadin, neskeengan bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egin ditugu ikerketa eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Beraz,  STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) irakasgaiak sustatzeko proiektua da. 6 saiotan aholkulariaren eta nesken arteko topaketak egin dira helburu hauek lortzeko: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko hala nahi izanez gero.

Mutilek, gai beraren inguruan, saio paralelo batean lana egin dute tutorearen aholkularitzapean.

Aurten ikastolan 6. mailako ikasleekin lanean izan ditugun mentoreak Jone Cercadillo Ibarguren eta Ane Izaskun Aranburu dira, lehenengoa Enpresa eta Administrazio kudeaketan lizentziatua eta bigarrena EHUn doktoretza egiten ari den kimikari ikertzailea.

Hona hemen lan hau laburbiltzen duen bertsoa:

Zein ote da euskaldunon

estereotipoa,

polboroi ta lehorra

Euskal Herrikoa,

arroxa neska eta

urdin mutikoa,

mutil ausarta neska

hau da tipikoa,

baina hautsi behar dugu,

nahi ez den mitoa.