INIKA KOMUNIKAZIORAKO TRESNA

DBHko familia eta tutoreen arteko komunikazioan tresna eraginkorra bihurtu zaigu Inika aplikazioa.

 

Ikastetxearen eta familiaren arteko komunikazioa ezinbestekoa da, ikaslearen ongizatea eta ikaskuntza prozesu egokiak bermatzeko. Aurrez aurreko komunikazioa lehenesten badugu ere, Inikako app-ak berehalako informazio trukaketa ahalbidetzen digu.

Bigarren Hezkuntzan badira urte batzuk familiek Inikako mugikorretarako aplikazioa eskura dutela, horrela gurasoek edozein lekutatik seme-alaben jardueren jarraipena egiteko aukera dute. Tresnak baliabide hauek eskaintzen ditu: 

  • Alerta zerbitzua (hutsegiteak, oharrak…)
  • Mezularitza: tutoreari, modu erraz eta zuzenean, mezuak bidaltzeko aukera.
  • Ebaluazio-txostenak 

Inikako “Dokumentuak” atalean ikastolako funtsezko dokumentazioa jartzen dugu familien eskura: hezkuntza proiektua, ikastetxeko urteko planaren memoria, urteko plana, plan digitala… Horrela, gure ikastetxearen proiektuak eta jarduna zabaltzeko eta ezagutarazteko beste baliabide bat dugu.