INGURUKO NATURAREN ETA ANIMALIEN ARTEAN GOZATZEN

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle eta irakasleek Olloko Gure Sustraiak Baserri eskola ezagutu dugu.

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle eta irakasleek Olloko Gure Sustraiak Baserri eskola ezagutu dugu.

Urriaren 10 eta 11n, LH 4. mailako ikasleek bi eguneko irteera izan dugu. Irteera honen helburua taldekideen arteko kohesioa indartzea eta bertako ingurune naturalarekin kontaktuan egotea izan da. Horretarako, Ollaran udalerrian kokatuta dagoen Ollo herriko Gure Sustraiak Baserri Eskolara joan gara.


Bertako hezitzaileen laguntzarekin hainbat jarduera burutu ditugu. Lehenengo egunean, talde lanean, txoritxoentzat kabiak eta etxeak egin ditugu. Ollon egindako txorientzako etxeak Urnietan jartzeko konpromisoa hartu dugu. Arratsaldean, berriz, Ollotik gertu dagoen Arteta herriko gatzagak bisitatu genituen. Bertan gatza nola eskuratzen duten ezagutu genuen. 


Bigarren egunean, Baserri Eskola inguruan dauden sendabelarrak bildu eta “Olloko ukendua” prestatu genuen. Lagun artean giro atseginean une paregabeak bizi izan ditugu bi egun hauetan!