INAUTERIAK EGAPEN

Aurreko ostegunean, otsailak 20 arratsaldez, Egape ikastolak bere urteroko inauteri festa ospatu zuen.

 

Haur Hezkuntzako 3 urtetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako 2. maila bitarteko ikasleekin bete genuen Lizardi kaleko futbol eremua mozorro desberdin eta koloretsuekin apainduta. Aurtengo gaia “ipuin klasikoak” izan da eta aspaldiko urteetan bezalaxe gaiaren inguruan mozorrotu gara talde ezberdinak: Hamelingo txirulariak, Hiru txerritxoak, Ohianeko liburua, Wallyren bila, Edurne Zuri eta ipotxak, besteak beste.

Joxemari Berasategik gidoia prestatu zuen eta hainbat ikaslek antzeztu eta aurkeztu zituzten taldeak. Talde bakoitzak bere koreografia ere prestatua zuen eta familien aurrean kantu eta dantzak aurkeztu zituzten.

Jaiari amaiera emateko, Aballarri guraso elkarteak parte hartzaile guztiei bere emanaldia eskertuz txokolate beroa eta bizkotxoez gozatzeko aukera eman zien. Txokolate solidarioa ere antolatu zuten minbizia duten umeen ikerketarako dirua lortzeko. Honetan, 1€ truke inguratu zitzaizkigun lagunak askari gozoa dastatzeko aukera izan zuten.

Argazkiak ikusteko egin klik HEMEN.