IKASTURTE HONETAN, ZENBAIT FAMILIA IKASTOLAN IZAN DIRA!!!!

Familia ezberdinek parte hartu dute aurten ere, ikastolak antolatzen duen ekimen honetan.

 

Haur Hezkuntzako bi urtekoen familiak bisitan izan ditugu azken hiruhileko honetan. Denetarik egiteko aukera izan dugu, erizainek zein lan egiten duten azaldu digute, bolondres dezente topatu ahal izan zituen Ainhoak, Markelen amak, zauriak nola sendatzen diren esplikatzeko garaian.

Olatzekin, Marenen ama, kantari aritu ginen, tximeletak nola marraztu zitezkeen azaltzen zigun bitartean. Denak jarri gintuen martxan, eta norberak bere tximeleta margotu ahal izan zuen.

Kristinak, berriz, Haritzen amak, ipuin kontalariarena egin zuen eta gela osoa adi-adi egon zen ipuina hasi eta bukatu zuen arte. Ikaragarri gustatzen zaizkigu ipuinak!
Jasonek, Aiurren amak, dantzan jarri gintuen, animalia ezberdinak ezagutzeko jolasak egin ondoren, trikitia hartu eta patioan dantzan eta kantuan aritu ginen.

Dena ez da dantza eta kantua izan ordea, aste honetan, irudi geometrikoak ezagutzen edo errepasatzen aritu gara, Elixane eta Axierrekin, Enar eta Laiaren gurasoak. Ondo baino hobeto dakizkie txiki hauek zein den zein.
Benetan eskertu nahi genizueke denei zuen bisitak, oso ondo pasatu dugu!