IKASTURTE HONETAN ERE… BATERA GARA

Eskola hezkidetzailea. Nahi dugun eskola!

 

2024-2025 ikasturtean ere, desberdintasunei aurre egiteko ikasleen eta irakasleen artean BATERA GARA taldea osatuko dugu. Hezkidetza lantaldeak, urtero legez, irakasle klaustroari proiektua aurkeztu ondoren, gelaz gela ikasleei “Batera gara” taldearen helburuak aurkeztu zaizkie. Horrela, iazko ikasturteko ikasleez gain, ikasle berriak ere animatu ditugu taldean parte hartzera.

“Batera Gara” taldeak hezkidetza-eskola baten alde lan egiten du, gure eskola, berdintasunean eta berdintasunerako hezten duena izan dadin, errespetuan, bizikidetzan, gatazka-ebazpenean eta indarkeriarik ezean hezten duena.

Taldearen ahalegina berdinen eta desberdinen arteko harremanak sustatzea izango da, gizartea berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta errespetutsuagoa lortzeko.