IKASTURTE HONETAN ERE… BATERA GARA

Eskola hezkidetzailea. Nahi dugun eskola!

 

2023-2024 ikasturtean ere, desberdintasunei aurre egiteko ikasleen eta irakasleen artean taldea osatu dugu: BATERA GARA. Iazko ikasturteko ikasleez gain, ikasle berriak ere animatu dira taldean parte hartzera.

Batera Gara Taldeak hezkidetza-eskola baten alde lan egiten du, gure eskola, berdintasunean eta berdintasunerako hezten duena izan dadin, errespetuan, bizikidetzan, gatazka-ebazpenean eta indarkeriarik ezean hezten duena.

Taldearen ahalegina berdinen eta desberdinen arteko harremanak sustatzea izango da, gizartea berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta errespetutsuagoa lortzeko.