IKASTURTE HASIERAKO GURASO BILERAK

Ikasturte hasieran, tutoreok familiekin elkartuko gara ikasturte berriaren inguruko informazioa partekatzeko.

 

Ikasturte hasieran ohi dugunez, LH eta DBHko gela bilerak egiten ditugu. Tutoreak familiekin elkartzen gara, ikasturteari buruzko beharrezko azalpenak eman eta zalantzak argitzeko asmoz. 

Jada, hainbat bilera egin ditugu, izan ere, HHko bilerak iraileko lehen astean egin dira.  Ondoren, zehazten ditugu gainontzeko mailetakoak:

Zuen seme-alaben eta gure ikasleen ikaskuntza prozesuan arrakasta lortzeko eta haien ongizatea bermatzeko, ezinbestekoa dugu elkarlanean aritzea. Bilera hauetaz baliatuko gara ibilbidean aurrera egiteko. 

Bertan elkar ikusiko dugu.