IKASTURTE BUKAERA BIGARREN HEZKUNTZAN

Ekintza ugari ikasturteari urrezko amaiera emateko.

Bigarren Hezkuntzan ikasturtea modu goxo eta ludikoan hasi ginen ikasleen arteko kohesioa eta guztion elkar ezagutzan sakontzeko asmoarekin. Era berean, ikasturtea amaitzeko, azken hiru egunetan ekintza ezberdinak antolatzen ditugu elkartasun giro batean bukaera emateko.

DBH 1. mailako ikasleak hezkuntza fisikoko unitateari amaiera ezin hobea eman diote Leitzaranera bizikletaz irteera eginez. Eskalada egin dute ere eta azken egunean Gasteizko Gamarra piszinetara joan dira egun pasa jolastu eta disfrutatzera.

DBH 2. mailako ikasle eta tutoreak ikasturte amaiera honetan bi egunetako irteera izan dute Lizarran eta azken egunean ikastolan elkarrekin gosaldu eta gero herriko piszinan ikasturteari agurra eman diote.

DBH 3. mailako ikasleak, berriz, kirolean murgilduta ibili dira, tirolina eta piragua besteak beste. Aukera paregabea izan dute ekintza berrietan trebatzeko.

DBH 4. mailako ikasleak, bi  egunetan sorospen ikastaroa izan dute eta diploma ere jasoko dute. Baina hau gutxi balitz, eskalada egin zuten astelehenean, herriko piszinetara joan ziren asteartean eta surfarekin amaitu zuten ikasturtea.