IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA EGAPE IKASTOLAN

Pasa den ostiralean festa giroa nagusitu zen Egape Ikastolan.

 

Ikasturtea amaitzear den honetan, aurten ere festa giroan amaitzeko aukera izan genuen Egape Ikastolan. Aste guztian ekintza eta jarduera ezberdinak izan dira, ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera paregabea haur eta helduek izan dutena. Tartean izan dira, antzerkiak, gitarra emanaldiak edota 6. mailako ikasleek eskainitako musika emanaldia.

Ekintza hauei amaiera ostiralean ospatutako ikasturte amaierako jaialdiarekin eman zitzaien. Festa giroan eman ere, haurren emanaldiekin hasi eta Manex Etxeberriak eskainitako dantzaldiarekin amaitu. Tartean, haur jolasak, diploma banaketak eta afari-merienda izan ziren.  

Komunitate guztiak elkarlanean eta gogotsu antolatutako jaialdia izan zen eta eskerrak eman lanean aritu zinetenoi eta bertaratutako familia, irakasle eta ikasle guztiei!