IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERAK HAUR HEZKUNTZAN

Non gogoa, han txangoa! Ikasturte amaiera badatorrela eta, Haur Hezkuntzako ikasleek txango ezberdinak burutu dituzte aurten ere.

Pasa den astean Haur Hezkuntzakoek ikasturte amaierako irteerak egin zituzten. 2 urteko txikitxoak Intxaurrondon izan ziren Arrobitxulo parkean. Egun ederra igaro zuten, lagunartean autobusez egindako lehen irteeran! 
3 urtekoak, berriz, Larraulera egin zuten irteera, egun pasa bikaina izan zuten hauek ere. Parkean jolasean ibili ostean paseotxo zoragarria egin zuten. Eta ondoren, bazkaria egin zuten lasai ederrean. 
Eta azkenik, 4 eta 5 urtekoak Zarautzen pasa zuten eguna. Hondartzan jolas egin, Iñurritzako inguruak ezagutu eta bazkaldu ostean, parkean jolasteko aukera izan zuten berriz ere bueltako autobusa hartu bitartean. 

Eguraldi ona lagun, egun bikaina igaro zuten, esperientzia berriak eta bizipenez betetako eguna izan da guztientzat. Lagunartea eta giro aparta ikasturteari agur esateko!