IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERAK HAUR HEZKUNTZAN

Ikasturte amaiera badatorrela eta, Haur Hezkuntzako ikasleek txango ezberdinak burutu dituzte aurten ere.

2 eta 3 urtekoak, Aieteko parkera egin zuten txangoaz ikaragarri gozatu zuten. Motxilak bizkarrean hartu, parkean barrena ibilalditxo bat egin, beltxargak ikusi eta parkean jolasean ibili ziren. Bazkal ostean autobusean ikastolara itzulera egin zuten.
 
4 eta 5 urtekoak aldiz, autobusez Oriora joan ziren. Hondartzako parkean gozatu ostean, hamaiketakoa egin eta indarrak hartuta, Orioko balearen ibilbideari jarraituz, tirolinako parkerainoko bidea egin zuten. Hura gozamena han! Bazkaldu eta berriz ere oinez egin zuten  hondartzarainoko ibilbidea. Bidean hegaztiak ikusi eta bueltarako autobusa hartu zuten. Egun bikaina Oriokoa ere!
Eguraldi ona, lagunartea eta giro aparta ikasturteari agur esateko!