IKASTURTE AMAIERA HLHI

Iritsi da ikasturtearen amaiera eta haurrak agurtzeko eguna Egape HLHIn.

Iritsi zaigu, uste baino azkarrago aurtengoan ere ikasturtearei agur esateko eguna. Egun berezia guztiontzat, poza batzuek, tristura besteek. Baina, udako oporrak gozatzeko ilusioz eta gogoz. LH 6.mailako ikasleak izan ditugu protagonista gaurkoan. Etapa bat bukatu eta Bigarren Hezkuntzara salto egingo dutela kontuan izanda, agur xume bat eskaini diegu gaztetxo hauei. Zorterik onena opa diegu aurrerantzean ere. 
Udako solstizioarekin iritsi zaigu gainera aurtengoan akabera. San Juanak ere ate joka ditugula, suaren inguruan ospatu dugu gaurkoan eguna. Desioak sutara bota eta beteko direnaren esperantzan, uda goxoa igarotzea besterik ez dizuegu opa!