IKASTOLAKO GAZTETXOENAK MARTXAN

Egape Ikastolako 2 urtekoek ibilbide berria hasi dute gure Ikastolan.

Ikasturte berrian bete-betean murgilduta gauden honetan, ikastolako ikasle berriak ere ikasturteari neurria hartzen hasiak dira. Egapeko ibilbidea hasi berri dute, irakasle eta ikaskide berriak bidelagun. Etapa berri honetan, egokitzapeneko egunak izan dituzte, baina dagoeneko konfidantzaz eta alai dabiltza gela berrietan. Ez da negarrik falta izan, banaketa guztiek ohi duten moduan, ama, aita, aitona, amona edota zaintzailea agurtzeak sortu dien tristura eta penak atzean utzi eta eguneroko martxan ederki ari dira moldatzen lagunarte berrira. Egapeko txikiak ederki hasi dute ikasturtea eta aurrerantzean ere horrelaxe jarraitzea da helburu, ikastolak eskaintzen dizkien bizipenak ahalik eta aberatsenak izan asmoz.