IKASTOLAKO 3. OOG (ORDEZKARIEN ORGANO GORENA) BILERA

Maiatzaren 31n, HH-LH eta DBHko Ordezkarien Organo Gorenen bilera egin genuen Lekaion.

Maiatzaren 31n ikasturteko azken OOG bilera ospatu genuen Lekaion arratsaldeko 17:00etan. 

Bertan jorratutako gaiak honakoak izan ziren: 2022-2023 ikasturteko egutegiaren onarpena, 2022-2023 ikasturteko proiektuak, ekonomia balantzea, materialaren behin betiko baja eskaera eta Egape eguna.

Erabakien artean, lehenik, datorren ikasturterako egutegia izan zen. Zuzendaritzek proposatutako egutegia onartu zen: 

  • Kurtso hasiera: irailak 8
  • Azken eguna: ekainak 21
  • Herriko jai egunak: irailak 29 eta 30
  • Zubiak: urriak 31
  • Inauteriak: otsailak 20
  • Oporraldiak: abenduaren 23 (eguerditik), urtarrilaren 9 arte. Martxoaren 31 (eguerditik), apirilaren 17 arte.

Bestalde, proiektuen jarraipena erabaki zen. Aldaketen artean, HH-LHn Ulibarri programatik irtetea erabaki zen. Honetaz gain, DBHko zuzendaritza proiektua bukatu zaigu eta beste lau urteetarako luzapena eskatu da. Miriam Larrinagak idazkari moduan taldea uzten du eta Xabier Maritxalarrek ordezkatuko du.

Azkenik, Egape egunaren inguruko erabakia hartu zen, izan ere, aurrerantzean eguerdirarteko jaia izango da. Hezkuntza komunitateko estamentu ezberdinekin egun osorako jaia egitearen proposamena aztertu ondoren, ez da ikusi horretarako nahiko konpromezurik. Hau honela, klaustrokideek adierazitako konpromezuari eutsiko diote eta horri esker eguerdirarteko festa egingo da.