IKASTOLA HANDIRA TTIPI TTAPA!!!!

2 urteko umeak ikastola handia ezagutzen izan dira.

 

Pasa  den asteazkenean, 2 urteko ikasleek,  Lizardi kaleko eraikinera bisita egin zuten. Dagoeneko handitzen ari dira hauek ere, eta datorren ikasturtetik aurrera beraien gelak non dauden jakin nahi izan zuten.


Oinez hurbildu ginen eta bertan, sorpresez beteriko goiza pasa genuen. Iritsi orduko, lehen hezkuntzako talde baten, Egape Eguneko ospakizun festarako dantza entsegua ikusi genuen primizian. Ederki asko aritu ziren! Ondoren, 5 urteko artistek, bi antzerki emanaldi eskaini zizkiguten. Musikako Antton irakasleak, emanaldi bat oparitu zigun; tronpeta, biolina eta kitarrarekin aritu zen. Guzti hori gutxi balitz, datorren ikasturteko gelak ezagutu genituen, bertan, zetarrak eta hauen hotela, tipiak, sukaldetxoa, eraikuntzak eta zientoka jolasekin aritzeko tarte txikia izan genuen.


Udara ondoren pozik itzuliko dira bertako gune guztietan jolasteko grinaz.