IKASTEN DUEN ESKOLA

Elkarbizitza positiboa sustatzeko estrategiak lantzen aritu gara DBHko irakasleak GEUZeko Sara González psikologoarekin.

 

Azken ikasturteotan aurrera eraman ditugun proiektu ezberdinek agerian jartzen dute EGAPE IKASTOLA BHIren konpromisoa etengabeko hobekuntzarekin, eta hobekuntza honi eusteko ezinbestekoa da irakasleen formakuntza (“ikasten duen eskola”, alegia).

Hori dela eta, ikasturtean zehar barne eta kanpo formazioa antolatzen dugu. Aurten, “Diziplina positiboa kudeatzeko tresnak: ikasleekin harremana eraiki eta konpromezuak lortu” ikastaroa jaso du DBHko irakasle taldeak, Elkarbizitza positiboa landuz.  Formazioa GEUZek (Gatazka eraldatzeko unibertsitate zentro) eman digu eta bertan, alderdi teorikoaz gain rol-jokoen bidez kasu errealak izan ditugu esku artean eta kudeatu ditugu.

Sara González Muro psikologoa 6 orduz aritu da gurekin lanean elkarbizitza positiborako estrategiak eskainiz eta praktikan jarriz. Jasotako formazioa oso emankorra eta erabilgarria izan da irakasle taldearentzat.